Info_Institutos

Institutuak

Unibertsitateko ikerketa institutuek zientziaren, teknikaren eta giza zientzien alorreko ikerketan eta arte sorkuntzan dihardute; gainera, ikasketa espezializatuetako eta graduondoko ikastaroetako irakaskuntza lanak egin daitezke institutuotan. Halaber, institutuek aholkularitza teknikoa ematen dute beren eskumeneko esparruan.

Azpian dauden institutuak UPV/EHU berarenak dira eta guztiz txertatuta daude UPV/EHUren egituran.

 

 

EHUko IKERKETA INSTITUTUKO KIDEAK EGUNERATZEKO ARGIBIDEAK

 

Unibertsitateko ikerketa institutuak beraien barne araudia eta UPV/EHUko Ikerketa Institutuen Oinarrizko Arautegiaren bidez arautzen dira.

Azpiko taulan jasota dago kasu bakoitzean bete beharreko dokumentuak zein diren. Dokumentuen ereduak taularen azpian daude. Dokumentuak osatuta Ikerketaren Arloko Errektoreordetzara (rrhh-inves.dgi@ehu.eus) bidali behar dira.

 

KIDE BERRIA ATXIKITZEKO

 

1. Kidea ikertzailea da

Bidali beharreko dokumentuak

  • Ikertzailea doktorea da eta EHUko funtsekin ordaintzen da bere lan-kontratua (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Batzordearen onespena behar da)
  • Institutuaren beraren proposamena ikertzailea institutura batzeko (1. dokumentua)
  • Sailaren onespena (2. dokumentua)
  • Ikertzailearen eskaera formala (3. dokumentua)
  • Jardueren memoria (4. dokumentua)
  • Ikertzailearen CVa
  • Ikertzailearen lan-kontratua institutuko funtsekin ordaintzen da (doktore edo doktoradutzako ikasle izan daiteke)
  • Ikertzailearen eta bere lan-kontratuaren xehetasunak (6.dokumentua)
  • Doktoradutzako ikaslea bada, bere tesi-zuzendariaren oniritzia (?. dokumentua)

2. Kidea administrazio eta zerbitzuetako langilea da

  • Langilearen eta bere lan-kontratuaren xehetasunak (7.dokumentua)

KIDEA BAJAN EMATEKO

 

Institutura atxikita egon den kide guztientzako

  • Kide ohiaren eta institutuaren jakinarazpena (5. dokumentua)