eGelaPI: UPV/EHU kanpoko pertsonak* .csv bidez matrikulatzea
Funtzionalitate berri bat ezarri da eGelaPIn, UPV/EHU kanpoko pertsonak .csv bidez matrikulatu ahal izateko (ikusi honekin batera doan eskuliburuko 8. orrialdeko “Multzokako matrikulazioa CSVtik” atala).
* RedIris edo EDUGAINen federatutako erakundeetako batetako posta elektroniko korporatiboa duten pertsonak soilik matrikulatu ahal izango direla era honetan. Hemen kontsulta dezakezu federatutako erakundeen zerrenda.
Erakunde federatu batetako kideren batek aurretik UPV/EHUko BESTEAK erabiltzaileren bat izan badu, informazio guztia identitate berrian txertatu eta ezer ez galtzeko doikuntza bat egin behar izango dute informatikariek. Kasu horietan, ecampus@ehu.eus era jakinarazi beharko zaio honako hauek adieraziz: NAN, izen-deiturak, lehenago erabilitako “Besteak” posta elektronikoa eta jatorrizko erakundearen posta elektroniko korporatiboa (informazio hori dagoeneko eCampusera helarazi bada, ez da berriro bidali behar).
eGelaPI ikastaro batean matrikulatu ondoren, pertsona horiek beren jatorrizko erakundeetan erabiltzen dituzten egiaztagiriekin zuzenean sartu ahal izango dira, “Kanpoko kontua” sarbidea erabiliz (ikus erantsitako eskuliburuko 3. orrialdeko “Zerbitzurako sarbidea” atala).
* Federatuak EZ diren erakundeetako kideentzat, “BESTEAK” kontua sortu behar da GAURetik.