Aurkezpena
Zer da ALDEZLEA?
Aldezlea Klaustroak aukeratzen du eta unibertsitateko kide guztien eskubideak babestea du xede (UPV/EHUko ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen eskubideak).
Normalean, bere eskubideak urratu egin direla uste duen pertsona baten eskariari jarraituz hartzen du parte, baina ofizioz ere har dezake.
Bere jarduna ez dago unibertsitateko inolako organoren aginduen menpe, eta independentzia, inpartzialtasun eta konfidentzialtasun printzipioak ditu gidari.
Aldezleak jardueren memoria aurkeztuko dio urtero Unibertsitateko Klaustroari.
Nor da, gaur egun, ALDEZLEA?
Iñigo Urrutia Libarona, Administrazio Zuzenbideko irakaslea (Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila).
UPV/EHUko bigarren Aldezlea da eta Klaustroak 2017ko maiatzaren 23an egindako bileran hautatu zuten.